Bat egin

Nola hartu dezaket parte ekimenean?

Sustatzailea naiz

Sustatzaile kontsideratzen da herri bakoitzean marka kudeatzeaz arduratuko den entitatea. Kasuan kasu, sustatzaile izateko aukera izango dute negozio handiek, betiere baldintzak betetzen badituzte, eta udalaren laguntza gabe ekimenak dakarren kudeaketa-lanak zein gainerako gastuak bere gain hartzen badituzte.

Jarraitu beharreko urratsak

  • Ezer baino lehen, erakundeak ekimenarekin bat egiteko erabakia hartu behar du. Web-orrian ekimen honetan parte harttzeko beharrezko informazioa eta materiala dago eskuragarri
  • Bat egitea erabaki ostean, kontrola eramateko mezua bidali behar dio Hizkuntza Politika Sailari, ondorengo helbidearen bidez: barrabarra@euskadi.eus. Mezu horretan establezimenduen erregistro bateratuan alta emateko ondorengo datuak bidali behar ditu erakundeak:
    • Ordezkariaren NAN zenbakia, udalerria (erakundearena), izen-abizenak, generoa, e-posta eta erakundean solaskideak betetzen duen lanpostua (euskara teknikaria, zinegotzia….).
  • Datu horiekin, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak alta emango dio erakundeari establezimenduen erregistro bateratuan, eta erabiltzailea eta pasahitza bidaliko dizkio solaskideari, erregistrora sartu eta markari atxikitako establezimenduen datuak bere jarduera-lurraldean sartu ahal izan ditzan.

Bete beharreko baldintzak

  • Ekimena sustatu eta tokiko establezimenduekin koordinazio lanak egitea.

Establezimendua naiz

Edozein herri edo hiritako establezimendu guztiak sartzen dira multzo honetan, negozio-ildoa edozein delarik ere.

Jarraitu beharreko urratsak

  • Harremanetan jarri udaleko Euskara Sailarekin, bat egin nahi duzula adierazteko.
  • Bete eskatutako datuak: izen komertziala, jarduera-adarra, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, webgunea, sare sozialak…
  • Establezimendurako beharko duzun materialaren eskaera egin.
  • Establezimenduan markaren ikur identifikagarria ipini… eta LISTO!

Bete beharreko baldintzak

  • Establezimendua zabalik dagoen bitartean gutxienez langile bat izatea euskaraz zerbitzua emateko gai dena.
  • Establezimenduko langile orok, euskal hiztuna izan edo ez, euskara erabiltzen duen bezeroari edota kontsumitzaileari lehen hitza eta azken agurra euskaraz egitea.
  • Kontsumitzaileari euskara erabiltzeko aukera bermatzea.

Herritarra naiz

Euskal Herriko herritar orori zuzendutako ekimena da hau, euskaraz bizi nahi duten edota euskarekiko konpromisoa duten norbanako guztiei zuzendutakoa.

Topatuko dituzun egoerak

  • Establezimenduaren erakusleihoan Euskaraz barra-barra ikur identifikagarria ikusten baduzu, egin ezazu euskaraz.
  • Establezimenduaren barruan langile asko baldin badaude, bilatu ezazu Euskaraz barra-barraren identifikagarria duen langilea eta hitz egin euskaraz.
  • Establezimenduaren kutxak Euskaraz barra-barra itsasgarri edo bestelako euskarriekin identifikatuta badaude, egin ezazu ordainketa euskaraz, pegatinadun kutxan.

bat egin / bat egin / bat egin / bat egin / bat egin / bat egin / bat egin / bat egin / bat egin / bat egin /