Ikur honek euskara erabiltzeko aukera bermatzen dizu
Euskaraz barra-barrak kontsumitzailea erdigunean jarri eta espazioak identifikatuko ditu euskara egunero eroso eta lasai erabili ahal izateko eta bizipen eroso eta positiboak bizitzeko.
Euskaraz barra-barra kanpainan parte hartzeak onura egingo die herriari zein herritarrei, establezimendu zein bezeroei.
Euskaraz barra-barra ekimen kolektibo sendo eta iraunkorra da.
Euskal Herri osoan zehar, sare handi bat osatzen ari gara egitasmoa ahalik eta toki gehienetara zabaldu dadin, euskal hiztunen hizkuntza eskubideak bermatzeko, bereziki baldintzarik zailenak dituzten eremu geografikoetan. Horregatik, maila guztietan eragin nahi dugu eta zauden tokitik bat egitera animatzen zaitugu.
Testigantzak
Ikur hau ikusten duzunean, egin euskaraz!