Eibarren egindako geldialdian ere topera ibili da ihes-gela. Guztira 77 pertsona pasatu dira ihes-gelatik azken asteburu honetan, 19 taldetan bananduta. Sexuari dagokionez, kasu honetan ere emakumeak izan dira parte hartzaile gehienak; 58 emakume eta 19 gizon. Eta adinari dagokionez, 31-64 urte bitarteko herritarrak izan dira nagusi.
Hurrengo geldialdia Arbizun izango da. Oraindik posible da erreserbak egitea, beraz, animatu eta parte hartu!