Nafarroatik pasa ostean, Zarautzen egongo da ihes-gela datorren asteburuan

Fecha de publicación: 

Nafarroatik pasatu da aurreko bi aste hauetan Euskaraz Barra-barra sustatzeko antolatutako ihes-gela ibiltaria, eta parte-hartzea handia izan da. Goizuetan egon zen ekainaren 7tik 9ra eta Leitzan, berriz, 14tik 16ra. Goizuetan 91 lagun hurbildu ziren ihes-gelara eta Leitzan, berriz, 70 pertsonek hartu zuten parte ekimenean. Ohiko joerari jarraituz, adin guztietako lagunek bisitatu dute ihes-gela baina emakumezkoak izan dira nagusi eta adinari dagokionean, 19-30 urte arteko jendea.

Ekimenaren azken asteak baino ez dira falta. Datorren asteburu honetan, gogoratu, ihes-gela Zarautzen egongo da eta, hurrengoan , Erandion. Informazio guztia web orrian dago.