70 pertsona gerturatu dira ihes-gelara Legazpin

Fecha de publicación: 

Ihes-gelak ez du atsedenik hartzen eta Legazpin egin du bere azken geldialdia. Guztira 70 lagunek hartu zuten parte joan den asteburuan ekimen honetan, berriro ere gehiena emakumezkoak, 55 guztira, eta adin-tarteari dagokionean, berriz, Legazpin ere 31 eta 64 urte artekoak izan ziren nagusi, guztira 39 lagun. Asteburu honetan Eibarrera hurbilduko da Euskaraz barrabarraren ihes-gela ibiltaria, eta txanda guztiak, berriro ere, bete dira. Hurrengo geldialdiak izango dira Arbizun, Baztanen eta Barakaldon, hurrenez hurren, eta kokapen horietako ihes-gelan txanda erreserbatzea zabalik dago webgunean. Errez-erreza da izena-ematea; hortaz, animatu eta parte hartu !