61 pertsona hurbildu dira azken asteburuan ihes-gelara, Arbizura hain zuzen ere. Guztira 15 talde izan dira parte hartu dutenak. Adinari dagokionez, 31-64 urte bitarteko herritarrak izan dira nagusi, 30 pertsona; eta berriro ere, emakumezkoak izan zdira nagusi, ze 41 izan dira ihes-gelaren esperientzia bizi izan dutenak.
Ihes-gelako geldialdiak ikusteko eta erreserbak egiteko webgunean sartu behar zarete. Datorren asteburu honetan berriro Nafarroan egongo da ihes-gela, Baztanen. Animatu eta parte hartu!