Areeta eta Algorta bisitatu ditu ihes-gelak, 125 herritarren parte-hartzearekin

Fecha de publicación: 

Ihes-gela ibiltaria Getxotik ibili da aurreko bi asteburuetan, Euskaraz barra-barra proiektua herritarren artean sustatzeko asmoa. Lehen asteburuan Areetan egon zen, maiatzaren 10, 11 eta 12an; eta bigarrenean, maiatzaren 17tik 19ra bitartean, Algortako Geltokiko plazan kokatu zen.  Getxotarren erantzuna oso ona izan da, eta guztira 125 lagun inguruk izan dute aukera udalerrian E// bereizgarriari lotutako esperientzia berezi honetaz gozatzeko.