Eduki-sortzaileak eta artistak ere E//ren ihesgelarekin bat

Fecha de publicación: 

Itsasondo, Zaldibia eta Legorreta bisitatu zituen ihes-gelak orain bi asteburu, eta 82 pertsona hurbildu ziren bertara. Eta joan berri den asteburuan, berriz, Seguran egon da gure ihes-gela ibiltaria, eta 77 lagun animatu ziren Euskaraz barrabarraren erronkari aurre egitera.

Gogoratu ihes-gelak astebururo Euskal herriko txoko desberdin bat bisitatzen duela. Erreserbak egiteko webgunean sartu behar zarete, oso erraza da erreserbak egitea. Bestalde, Instagram sare sozialaren bitartez ere ihes-gelak egiten dituen geldialdi guztien berri ere izan ahal duzue. “Euskarazbarrabarra” da kontua. Astero igotzen ditugu Instagramera parte hartzaileen argazkiak eta hilabetero kolaborazio berri bat egiten dugu “influentzer” edo euskal artista batekin. Kai Nakai, Iban Garcia, Mikel Perez Artola, Etxeberria aita-semeak…

 Sartu Instagramera eta ikusi bideo guztiak!