Ihes-gela, Nafarroatik Bizkaira

Fecha de publicacin: 

Asteburuz asteburu Euskal herriko herri eta txoko desberdinak bisitatzen ditu ihes-gelak eta bertan gelditzen da ostiraletik igandera. Azken bi asteburuetan Baztanen eta Barakaldon egin ditu geldialdiak. Guztira 50 pertsona hurbildu ziren ihes-gelara Baztanen, eta Barakaldon, berriz, 34 pertsonek hartu zuten parte joan den asteburuan.

Ihes-gelak ez du etenik eta hauek dira datozen asteburuetan egingo dituen geldialdiak: Arrigorriaga, itsasondo, Zaldibia, Legorreta, Segura, Getxo… Geldialdi guztien informazioa lortzeko eta erreserbak egiteko webgunean sartu behar zarete. Errez-erraza da erreserbak egitea, beraz, animatu eta parte hartu!